XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mark alarguna zen eta semerik gabea; berridazle edo ikasle bat edo bi, bere neskatxa eta goiko pisuetan bizi ziren zenbait etxakidez gain ez zeukan inolako sendirik.
Marken etxea handia zela jakinaren gainean egon behar duzue; eta garaiko sedaoihal merkatariak egungoak bezain handiki ez zirenez, astero honenbeste ordaindu behar zuten zenbait pertsona paketsu eta zuzenei goiko gelak alokatzeari ekiten zioten zalantzarik gabe.
Baina Izurria hirian zehar mehatxuka hasi zenean, zirkunstantzien arabera ekin zuen Markek bere etxakideei honela aginduz: bere etxean jarraitu nahi baldin bazuten, beharko zuten guztiaz hornitu eta Izurria urritzen zen arte kaleko atetik sudur punta ateratzerik ez zutela.
Etxakideek eragozpenik jarri ez zutenez, etxea handikiro itxia eta katigatua izan zen (izurriari giltzadura eta zerrailuak axola ziotelakoan!); leihoak trankatuak izan ziren eta egitekoak baztertuak; eta han giro tamalgarri, bitxi eta ilun bat sortu zen, nonahi banatutako boskoitza, aramenta eta beste zenbait belar desinfektatzailek arintzerik ez zutena.
Egunez gauzak gaizki samar aurkitzen
Eta ez zegoen hain oker, gau batez aipaturiko etsaia Marken ate parean gelditu bait zen, igaro egin zuen